Etxebizitza, emakumeon aurkako indarkeria-espazio
Etxebizitza sindikatu sozialistako eta Itaiako kideokĀ etxebizitzaren arazoak emakumeen bizitzetan dituen ondorioak azaltzen dituen ikerketa-txostena garatu dugu.
Bertan emakume langileok etxebizitza eskuratzeko ditugun zailtasunak jaso ditugu, baita
kalitatezko etxebizitza bermatua ez izateak guregan dituen ondorioak ere. Horretarako, besteak beste, sindikatura jo duten emakumeen testigantzak bildu ditugu. Izan ere, emakume langile askorentzat
kontrolerako, zaurgarritasun ekonomikoa areagotzeko eta indarkeria matxista gauzatzeko espazioa da
etxebizitza.