ZAINTZA SEKTOREKO LANGILEOK BORROKARA!

Zaintza sektoreko lan baldintzek txarrak izaten jarraitzen dute alderdi politikoek haien itunak aurkezten dituzten bitartean.

Sektoreko arazoei aterabidea emateko beharrezkoa dugu errentagarritasunean oinarritzen den gizartearekin amaitzea.

Hauteskundeen atarian, alderdi politikoek euren proposamenen arteko ezberdintasunak azpimarratzen saiatzeari ekin diote, baita zaintzaren auziari dagokionean ere.

PNV-k zein EH Bilduk instituzioen ardura azpimarratu eta zaintzen aldeko itun berdinzalea eta publikoa aurkeztu nahi izan digute. PNV-k bere ibilbidea estali eta politika sozialagoen aldeko apustua egin du; EH Bilduk, ordea, bere burua administrazioaren kudeaketaren arduradun gisa kokatu nahi du, bere enpresak sustatuz.

Aldiz, bietako batek ere ez du lan banaketa sexualarekin, ez zaintzaren merkantilizazioarekin amaitzeko proposamenik mahai-gaineratu.

 

 

 

 

 

Kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak guztiontzat!

Honakoak dire gure aldarrikapenak: