JARDUNALDIAK 2022

JARDUNALDIAK 2022

Jardunaldi nazionala egin genuen Hernanin. Bertan 1000 pertsonatik gora batu ginen, emakume langileon zapalkuntza gainditzeko komunismoaren eraikuntzaren beharrezkotasunaz hausnartzeko.

Emakume langileon egoera okerrera doa sistema kapitalistan: lan baldintza gero eta okerragoak ditugu, instituzioekiko dugun dependentzia ekonomikoa gero eta handiagoa da eta gainera, gure egoera azpiratua indartzen duten joera kulturalek zabalpen gero eta handiagoa dute. Guzti horrek sistemarekiko gero eta otzanago bilakatzen gaitu. Egoera horri emakume langileon despolitizazioa gehitu behar diogu. Alde batetik, dugun denbora eta ondorioz, gogo ezak eta bestetik, egunorokoan jasotzen ditugun eduki sinpleek eta balio indibidualistek, politikarekiko izan dezakegun interesa oztopatzen dute.

Egoera hori izanik, garrantzitsua iruditzen zaigu sistema kapitalistan emakume langileon zapalkuntzen inguruko analisia egin eta horri aurre egiteko proposamen politikoaren inguruan hausnartzeko espazio eta bitartekoak sortzea. Zentzu horretan, atzo buruturiko jardunaldiak helburu argia izan zuen: emakume langileon zapaldu egoerari aurre egingo dion proposamen politikoaren inguruan hausnartu eta ditugun erronkak identifikatzea. Horretarako interesa duen ororentzako elkargune izan zen jardunaldia.

Era berean, poztekoa da hainbeste emakume antolakuntza politiko sozialistaren inguruan hausnartzeko batu izana, Euskal Herrian estrategia sozialista lekua hartzen ari denaren seinale. Hemendik aurrera ere sozialismoaren aldarria zabaltzen jarraitzea beharrezkoa dela uste dugu, hori baita esplotazio eta zapalkuntza orori aurre egingo dioen proiektua. Guk bide horretan lan egingo dugu: sozialismora bidean emakume langileon antolakuntzarako espazio eta borrokak garatzen jarraituko dugu.