ZAINTZA ETA GARBIKETA BORROKARA!

Lan eta bizi baldintzen pobretzearen aurrean, emakume langileok borrokara!

Hainbat emakume bildu gara zaintza eta garbiketa sektorearen inguruko problematikak mahai gaineratu eta horren aurreko aldarrikapen politikoak egiteko. Sektorearen egoera aztertu eta haren inguruko eztabaida eman ostean, ezinbestekoa ikusi dugu honi aurre egiteko zenbait aldarrikapen plazaratzea. Esaterako, soldatak igotzea, ratioak jeistea edota lan baldintzak okertzen dituzten enplegu agentzia zein azpikontratekin amaitzea.

Sektoreko lan baldintza penagarriak beharrezkoak zaizkie patronal eta enpresa sareei urtean milioika euroko irabazia izateko eta instituzio zein alderdi politikoetatik guretzat limosna edo aitortza soziala proposatzen badute ere, ez diote egoera honi aterabide errealik ematen. Egoera honi aurre egiteko borrokak ugariak badira ere, oso modu isolatuan eta babes sozial zein mediatiko urriarekin ari dira ematen.

Hortaz, beharrezkoa da borroka hauek lehen lerroan kokatu eta borroken batasunaren bitartez gaitasunak handitzeari ekitea. Arazo hauei aurre egiteko borrokak antolakuntza politikoan aurrera pausuak emateko balio behar digu, hau da, osotasun kapitalista gainditzeko norabidean kokatu behar ditugu.

Beraz, emakumeon batasun politikoa indartuz eta egunerokoan bizi ditugun problematikei aurre eginez, gizarte sozialista baten eraikuntzarako baldintza politikoak garatzen jarraituko dugu. Eta guardanik hasita, zaintza eta garbiketa sektoreko baldintzak hobetzeko antolakuntzarako eta borrokarako deia egiten dugu!