Emakume langileon zapalkuntzaren analisi egokia egiteko, beharrezkoa da emakume langileok zapalduta mantentzen gaituzten eginbehar eta inposizio sozialak txertatuta ageri diren osotasun edo errealitate soziala ulertzea; hau da, gizarte kapitalistan zapalkuntzak berak betetzen duen lekua aztertzea. Modu horretan, kapitalismoa ezaugarritzen duen klase dominazioaren baitan kokatu dezakegu zapalkuntza eta ulertu, botere burgesaren betikotze prozesuan eraginkorra bihurtu dela emakume langileok zapaldutako kolektibo gisa mantentzea.