Emakume langileon zapalkuntza egoeraren aurrean beharrezkoa da berau gaindituko duen proposamen politikoa garatzea. Itaiatik horretarako konpromisoa adierazi nahi dugu eta norabide honekin bat egiten duen orori borrokara batzeko deia luzatzen diogu.
JARDUNALDIAK 21-22
2022eko ekainaren 4ean, bigarren jardunaldi nazionala egin genuen Hernanin. Bertan 1000 pertsonatik gora batu ginen, emakume langileon zapalkuntza gainditzeko komunismoaren eraikuntzaren beharrezkotasunaz hausnartzeko.