INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO PROPOSAMEN POLITIKOA

Proposamen politiko honen bitartez, indarkeria matxistari aurre egiteko bideorria aurkeztu nahi dugu. Emakume langileon zapalkuntzaren adierazpen gordina dugu indarkeria matxista.

Gainera, ustez gero eta gizarte aurrerakoiagoan bizi bagara ere, emakumeon aurkako indarkeriak bere horretan jarraitzen du: emakume langileok zapalduak mantentzeko mekanismo izaten.

Beraz, indarkeria matxistarekin amaitzea ezinbesteko premisa da emakume langileon askapena gauzatzeko. Horretarako, ordea, inolako zapalkuntzarik onartuko ez duen gizarte sozialista eraiki behar dugu eta norabide horretan ekarpena egitea dugu xede. Egun, indarkeria matxistaren aurrean erantzun sendoa eman behar dugu, matxismoak barnebiltzen dituen zapalkuntza esparru guztiei irmotasunez erantzungo diena.

En castellano: