Azken urteetan, asko hitz egin da politika feministei buruz albisteetan. 2020an, PSOE-Podemos gobernua eratu zenean, Espainiako Estatuko ohiko bipartidismoari ikuspegi aurrerakoia gehitu zitzaion. Komunismoaren mamua bueltan dela zabaltzeko erabili du
geroztik eskuinak gobernuaren ustezko izaera aurrerakoi hori.
Garrantzitsua ikusten dugu gobernu politika feministen gaineko analisi kritikoa egitea eta errealki dakartzaten aldaketen norabidea aztertzea. Horretarako, azken urteetan eztabaidatu edota martxan jarri diren lege nagusiak aztertu ditugu testu honetan. Bi galdera izan ditugu abiapuntu: zer aldatu dute errealki lege horiek? Noren onurarako dira?
Gai hau lantzeko hitzaldiak antolatu ditugu azaroaren hasieran, Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan:
El documento también está disponible en castellano: