GOBERNU POLITIKA FEMINISTAK AZTERGAI
Azken urteetan, asko hitz egin da politika feministei buruz albisteetan. 2020an, PSOE-Podemos gobernua eratu zenean, Espainiako Estatuko ohiko bipartidismoari ikuspegi aurrerakoia gehitu zitzaion. Komunismoaren mamua bueltan dela zabaltzeko erabili du
geroztik eskuinak gobernuaren ustezko izaera aurrerakoi hori.
2008an hasi zen atzeraldi ekonomikoak gogor eragin zuen Espainiako Estatuan, eta agerian geratu ziren estatuak ezintasun ekonomikoari aurre egiteko zituen mugak. Testuinguru horretan, hainbat eta hainbat mugimendu berri sortu ziren.
Era berean, ideia feministen zabalpenak eragin zuzena izan du instituzioetan; feminismoaren parte handi batek eraldaketa feministarako tresnatzat ditu instituzio kapitalistak, eta estatuak aldarrikapen sozialak bere egiteko joera argia du.
Garrantzitsua ikusten dugu gobernu politika feministen gaineko analisi kritikoa egitea eta errealki dakartzaten aldaketen norabidea aztertzea. Horretarako, azken urteetan eztabaidatu edota martxan jarri diren lege nagusiak aztertu ditugu testu honetan. Bi galdera izan ditugu abiapuntu: zer aldatu dute errealki lege horiek? Noren onurarako dira?