ITAIAREN I.KONGRESUA

Larunbatean, Andoainen elkartu ginen Itaiaren lehen kongresuaren ondorioak aurkezteko.

Euskal Herrian emakume langileontzako alternatiba iraultzailea aurkeztu nahi izan dugu: matxismoaren aurka, esplotazio ekonomikoaren aurka eta emakumeon eskubideen alde. Kongresuan bi erronka nagusi definitu ditugu: interes ekonomikoetatik eta agenda instituzionaletik kanpo jardungo duen emakume langileon fronte iraultzailea berrosatzea. Eta ideia erreakzionarioen eta faxisten aurkako borrokan, emakumeok lehen lerroko agente politiko izatea. Bide horretan, argi daukagu estatuaren eta bere instituzioen pean ezin dela antolakuntza iraultzailerik garatu. Emakume langileon emantzipazio osoa lortzeko, gehiengoaren ongizatean eta berdintasunean oinarrituko den botere eredu berri bat eraikitzea beharrezkoa da. Estatu Sozialista eraikitzea, hain zuzen.

Itaiaren I. Kongresuan zehaztu diren oinarri politikoak plazaratu ditugu ponentzia batean: emakume langileon zapalkuntzaren azterketa nahiz zapalkuntza horri aurre egiteko norabide estrategikoaren zehaztapena eta proposamen politikoaren nondik norakoak azaltzen dira bertan.

Ikusi hemen.

Scroll to Top