“KLASEETAN BANATUTAKO SISTEMAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN EZINGO DA GENERO ZAPALKUNTZA GAINDITU”

ITAIA-ko kide den Nadia Perez Hidalgori ARGIA-n egindako elkarrizketa. Ainhoa Mariezkurrenea Etxabe, 2019ko urriaren 13a.   Zein testuingurutan jaiotzen da Itaia? Euskal Herrian ematen ari den militantzia haustura edo prozesu sozialista hau orokorrean ulertu behar ditugu. Gurasoen belaunaldietan ongizate estatu forma batzuk garatu ziren Europan zein Euskal Herrian. Bizi maila hobetu zenez, ez zen beharrezkoa Read more about “KLASEETAN BANATUTAKO SISTEMAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN EZINGO DA GENERO ZAPALKUNTZA GAINDITU”[…]

DROGAK, GAZTETXEAK ETA BORROKA KOMUNITATEA: Kolaborazioa

Itaiako kideek jaialdi kapitalistaren eta militantzia ereduaren inguruan gogoeta egiteko eskatu didate. Gaia konplexuegia da artikulu labur batean lantzeko, baina zertzelada batzuk ematen ahaleginduko naiz, eztabaida kolektibo bat emateko gako garrantzitsuenak mahaigaineratuz. Eztabaida serioa hastea lehentasunezkoa dela uste dut, auzi honek dituen ondorio politikoak epe motz zein luzera oso handiak dira eta. Premia hori bi Read more about DROGAK, GAZTETXEAK ETA BORROKA KOMUNITATEA: Kolaborazioa[…]

ETA ZUK ZER EGINGO ZENUKE HAURDUN GERATUZ GERO?

Guk ere sarritan abestu izan ditugu “gure gorputza, gure erabakia” eta antzerako leloak, baina zer esan nahi du gure gorputzaren gaineko egiazko erabaki gaitasuna edukitzeak? Ze inplikazio praktiko dauzka horrek? Hau da, nola irits gaitezke gure gorputzen ezagutza zehatza edukitzera, sozialki bete nahi dugun funtzioa arduraz identifikatzera eta gure erabakia osoki gauzatu ahal izatera? Zentzu Read more about ETA ZUK ZER EGINGO ZENUKE HAURDUN GERATUZ GERO?[…]

FAMILIARI BURUZKO ZENBAIT APUNTE / APUNTES SOBRE LA FAMILIA: Kolaborazioa

Familia, edo instituzio familiarra, ez da betierekoa. Emakumearen zapalkuntzaren antzera, fenomeno historikoa da, hasiera, garapena eta amaiera susmagarria dauzkan fenomenoa. Denboran eta espazioan aldakorra da, eta horrek argazki finko bati egokitzeko aukera ukatzen dio. Familia, produkzio eta erreprodukzio moduen osotasunaren baitan ematen diren aldaketetara lotuta dago, eta hortaz, esfera horrekiko elkarrekikotasun harremana dauka. Familia bizitzen Read more about FAMILIARI BURUZKO ZENBAIT APUNTE / APUNTES SOBRE LA FAMILIA: Kolaborazioa[…]