GENERO PROBLEMATIKAREN HAUSNARKETA ETA AURRERA BEGIRAKO ERRONKAK

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministetan aurkeztutako ponentzia. (Debajo en castellano) Gure ponentzia hau militantzia feministan indarrean dauden usteak aztertu, ordenatu eta sakontzeko baliatu nahi dugu; hau da, ziurtzat ematen dugun horretan arrakalak topatzeko. Zehazki, hainbestetan gure burua zeharkatu duten honako kezka hauei heldu nahi diegu, behin betiko erantzunen bila joateko asmorik gabe, baina bidean gure Read more about GENERO PROBLEMATIKAREN HAUSNARKETA ETA AURRERA BEGIRAKO ERRONKAK[…]

LANAREN BANAKETA SOZIO-SEXUALA (II)

Azken hilabeteotan, hausnarketa ugari burutu ditugu genero rol eta genero bakoitzari atxikitzen zaizkion jarduera sozialen inguruan. Eta nola ez, gogoeta horrek militantzia giroan genero bakoitzari esleitutako funtzio, ardura edo ardura ezak, eta horiek maiz dakartzaten aitortza mugatuen inguruan pentsatzera eraman gaitu. Hori guztia ondo aztertzeko asmotan, aurreko astean lantzen hasi ginen gaiari jarraipena ematea dagokigu, Read more about LANAREN BANAKETA SOZIO-SEXUALA (II)[…]

GENERO PROBLEMATIKAREN HAUSNARKETA TEORIKO ETA POLITIKOA

Gaurkoan, azken hilabeteotan ITAIAko kideok egindako ikerketa teorikoaren ondorioz ateratako behin-behineko hipotesiak aurkeztu asmoz gatoz. Esposaketa teorikoa den arren, helburu erabat politikoa dauka: genero problematikak klase borrokaren baitan dituen inplikazioak argi identifikatzea, hots, berau osotasunaren baitan kokatzea. Horrela, marko teorikoaren sakonketa saiakera honen bitartez zenbaitetan identifikatu ditugun hutsuneak betetzen ahaleginduko gara. Horrez gain, errealitate kapitalistaren Read more about GENERO PROBLEMATIKAREN HAUSNARKETA TEORIKO ETA POLITIKOA[…]

ERREPRODUKZIOAZ ETA OSOTASUNAZ

Aurreko testuan aipatzen genituen ideia batzuei jarraipena eman nahiean, erreprodukzioaren analisia erdigunean jartzea garrantzizkoa iruditu zaigu, gaiaren hausnarketari segida eman eta sakontzeko. Aspalditik pil-pìlean dagoen gaia dela nabaria da eta martxoaren 8aren buelta honetan eztabaida berriz ere mahaigaineratu da bizitzak erdigunean jartzearen idearekin. Baina urte batzuk atzera egin beharrean gaude gai honek hartu dituen dimentsioak Read more about ERREPRODUKZIOAZ ETA OSOTASUNAZ[…]

LANAREN ERREPRODUKZIO SOZIALA ETA LANGILE KLASE GLOBALA. TITHI BHATTACHARYAREN ARTIKULUAREN AIPAMEN KRITIKOA

Tithi Bhattacharyren How no to skip class: social reproduction of labor and global working class [Nola egin klaseari uko ez egiteko: lanaren erreprodukzio soziala eta langile klase globala] artikulua, 2017an Viewpoint magazine aldizkarian argitaratu zuen Tithi Bhattacharyak: https://www.viewpointmag.com/2015/10/31/how-not-to-skip-class-social-reproduction-of-labor-and-the-global-working-class/. Tithi Bhattacharya Purdure Unibertsitateko ikasketa globalen zuzendaria da eta hark idatzitako liburu esanguratsuena The sentinels of culture: Read more about LANAREN ERREPRODUKZIO SOZIALA ETA LANGILE KLASE GLOBALA. TITHI BHATTACHARYAREN ARTIKULUAREN AIPAMEN KRITIKOA[…]

GURE HARREMANEN ETA BIOLENTZIAREN ARTEKO LOTURAZ HAUSNARTZEN

“Elkarrekiko mesfidantza egoera honetan, egoerari aurre hartzea da norberak bere burua babesteko duen erarik arrazoizkoena; hau da, indarraren edo maltzurkeriaren bidez, ahalik eta pertsona gehien ahal bezain beste denboraz menperatzea, bera mehatxatzeko gaitasuna duten indarrekin amaitu arte.” – Hobbes, 1651 Aurreko sarrerei jarraiki, kapitalismoaren baitako egunerokotasuna eta harremantze eredua arrotzak zaizkigun heinean, biolentoa zaigun errealitate Read more about GURE HARREMANEN ETA BIOLENTZIAREN ARTEKO LOTURAZ HAUSNARTZEN[…]

GURE ARTEKO NORGEHIAGOKA IRRAZIONALETIK, EKINTZA POLITIKO ARRAZIONALERA. EGUNEROKOAN BIZI DITUGUN HARREMANEN INGURUKO HAUSNARKETA (II)

“Bellum omnium contra omnes.” – Thomas Hobbes Aurreko sarreran, gure inguru sozialean topatzen ditugun harremanek sortzen diguten ezinegonari heldu nahi izan genion. Ez soilik gure burua mingarriak diren harremanetan murgilduta ikusi dugulako; baizik eta harreman horiek, azken instantzian, gure antolakuntza politikorako gaitasuna oztopa dezaketelako, burgesiaren diktaduraren aurrean gu are eta posizio ahulago batean kokatzen gaituztelarik. Read more about GURE ARTEKO NORGEHIAGOKA IRRAZIONALETIK, EKINTZA POLITIKO ARRAZIONALERA. EGUNEROKOAN BIZI DITUGUN HARREMANEN INGURUKO HAUSNARKETA (II)[…]