NOR GARA
ITAIA Euskal Herriko emakumeon antolakunde sozialista da. Guztion ongizatean eta berdintasunean oinarrituko den Estatu Sozialista dugu helburu. Horrek, ordea, esplotazioan eta zapalkuntzan oinarritutako gizarte kapitalista gainditzea galdegiten du. Horretarako, gaurdanik emakume langileok bizi ditugun zapalkuntzei aurre egiteko borroka prozesuak martxan jartzen ditugu eta prozesu emantzipatzaile horretara ahalik eta emakume gehien antolatzeko eta aktibatzeko bitartekoak proposatzen ditugu.
Gaur gaurkoz, emakume langileon bizitzak pobrezian eta indarkerian daude oinarrituta eta, ez dugu inolako babes politikorik horri aurre egiteko. Gainera, faxismoaren eta matxismoaren gorakada momentuan, emakume langileon miseria areagotu besterik ez da egin eta matxismoaren normalizazioak gure zapalkuntza sakondu du.
Emakume langileon zapalkuntza amaitzeko, sozialismoak, marko kapitalistetatik eta programa erreformistetatik haratago alternatiba politiko bat proposatzen du: guztiontzako kalitatezko bitarteko eta zerbitzuak bermatuko dituen gizarte bat, emakumeok inolako zapalkuntzarik jasango ez duguna.
Norabide horretan ekarpena egin eta emakume langileon zapalkuntzari aurre egiteko, tresna politikoa da Itaia: matxismoaren aurka, emakumeok bizi dugun esplotazio ekonomikoaren aurka era emakume langileon eskubideen alde borroka egiten duena.







