Programa Politikoa

Programa Politikoa

Emakume askok eta askok lan eta bizi baldintza penagarriak jasan behar ditugu. Horregatik beharrezkoa da gure lanaren debaluazioarekin amaitzea:

  • Lan guztiak aitortzea/duin bihurtzea.  
  • Lan baldintzen hobekuntza, pertsona guztientzako bizi baldintza berdinak lortzera bidean.

Zaintza eta etxeko lanak emakume langileon ardura izatetik gizarte osoarenak izatera igaro behar dira. Hori gizarte antolaketa sozialistak soilik bermatu dezake, zerbitzu publikoetan inbertsioa egiteak bere mugak baititu. Azken finean, hauek Estatuaren gaitasun eta interes ekonomikoen menpe egongo baitira, eta krisi garaian ikusten ari garen bezala, ezin dira bermatu.

Nola egingo diogu aurre emakume langileon zapalkuntzari?
Itaiatik proposamen hori estrategia sozialistaren baitan kokatzen dugu; hau da, ondasun materialak eta eskubide politikoak guztiok bermatuta izango ditugun gizarte antolaketa eraikitzearekin lotuta.

Emakume langileon zapalkuntza egoeraren aurrean beharrezkoa da berau gaindituko duen proposamen politikoa garatzea. Itaiatik horretarako konpromisoa adierazi nahi dugu eta norabide honekin bat egiten duen orori borrokara batzeko deia luzatzen diogu.