INDARKERIA MATXISTARI AURRE EGITEKO ANTOLATU!

Emakume langileok egunerokoan indarkeria forma ezberdinak pairatzen ditugu eta egungo krisi testuinguruan indarkeria are gehiago normalizatzen ari da.

Ikusentzuteko plataformak gailendu diren garai hauetan indarkeria forma berriak garatu dira, zapalkuntza indartuz.

Instituzioek arazo horren aurrean martxan jarritako erramintek hutsune nabarmenak izateaz gain, argi izan behar dugu ez dutela emakume langileok jasaten ditugun zapalkuntza gainditzeko borondate errealik.

Horren aurrean gure kabuz ekitea besterik ez dugu.

Hori dela eta, indarkeria matxista borrokatzeko antolatu behar gara. Horretarako eskualde ezberdinetan indarkeria matxistari aurre egiteko bitartekoak sortzeari ekingo diogu, ildo honetan lan egiteko eta bertan parte hartzeko espazio zabalak sortuz.

Indarkeria matxistari aurre egiteko antolatu!