JARDUNALDIAK 21-22

Jardunaldiak
21-22 Ikasturtea

2022ko ekainaren 4an, Euskal Herri mailako bigarren jardunaldiak antolatu genituen Hernanin, eta bertan, 1500 pertsonatik gora elkartu ginen.

Aurreko urteko jardunaldien helburuei jarraiki, emakume langileon zapalkuntzaren gaineko analisiak egin eta honi aurre egiteko ditugun erronka politikoen inguruan eztabaidatzeko espazioa antolatu genuen.

Iluntzean, elkar ezagutu eta aisialdiaz gozatzeko aukera ere izan genuen.

Argazkiak