2021eko ekainaren 12an, Euskal Herri mailako lehen
jardunaldiak egin genituen Urretxu-Zumarragan eta 700 pertsonatik gora elkartu
ginen.
Honako hauek izan ziren helburu nagusiak: emakume langileon
gaitasun teorikoak garatzeko (tesi politiko eta teoriakoak plazaratu,
hausnartu, ezatabaidatu…) eta emakume langileon zapalkuntzari antolakuntza
sozialistaren bitartez aurre egiteko asmoz bertaratu zirenen elkargunea izatea.