JAI KAPITALISTAREN ZURRUNBILOA BARETZEKO SAIAKERA

Azaleko begirada batez jai eredu kapitalistak eta genero problematikak duten harremana jai giroan ematen diren eraso sexistetara eta horien nolakotasunera mugatzen dela badirudi ere, bai batak eta bai besteak sistema kapitalistan dituzten egiturazko funtzioak eta horien arteko lotura aztertzearen beharra nabarmen ageri zaigu festa kapitalistak biderkatzen diren urteko sasoi honetan. Batetik, fenomeno horien funtsa ezagutzeko, Read more about JAI KAPITALISTAREN ZURRUNBILOA BARETZEKO SAIAKERA[…]

ZURRUNBILOAN

Ez da berriz errepikatuko. Atzokoa azkena. Bueno, ez dezadan nire burua engainatu, azkenekoan berdina zin egin nion neure buruari, baita azken aurrekoan ere; eta begira, hemen nago berriro ere parranda baten ostean ohean sabaiari begira eta buruhauste honetan zurrunbilotua. Askotan topo egin izan dut zurrunbilo misteriotsu horrekin, baina azkenaldian hau gero eta sakonagoa bihurtzen ari Read more about ZURRUNBILOAN[…]

GIZARTEAREN BIOLENTZIAZ, JAI GIROAZ ETA HIPERSEXUALIZAZIOAZ

Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu, biolentzia sistema kapitalistaren oinarrizko ezaugarrietako bat dela, akumulazioaren logikari erantzuteko tresna bat. Etika biolento bat egikaritzen da egunero indarkeriaz, eraso ezberdinen bidez. Biolentoa da lurraldeen ustiaketa, komunitate bat gosez hiltzen uztea, migratzera derrigortzea. Biolentoa da egunean zortzi ordu lanpostuan sartu behar izatea, etxebizitza bat izateko bizitza guztia hipotekatu behar Read more about GIZARTEAREN BIOLENTZIAZ, JAI GIROAZ ETA HIPERSEXUALIZAZIOAZ[…]