FAMILIARI BURUZKO ZENBAIT APUNTE / APUNTES SOBRE LA FAMILIA: Kolaborazioa

Posted Posted in Kolaborazioak

Familia, edo instituzio familiarra, ez da betierekoa. Emakumearen zapalkuntzaren antzera, fenomeno historikoa da, hasiera, garapena eta amaiera susmagarria dauzkan fenomenoa. Denboran eta espazioan aldakorra da, eta horrek argazki finko bati egokitzeko aukera ukatzen dio. Familia, produkzio eta erreprodukzio moduen osotasunaren baitan ematen diren aldaketetara lotuta dago, eta hortaz, esfera horrekiko elkarrekikotasun harremana dauka. Familia bizitzen ari den aldaketak agerikoak dira […]

GABON ZORIONTSUAK GUZTIONTZAT! ALA EZ?

Posted Posted in Sarrerak

Buila batez esnatu nau gaur amak. Entzungor egiten saiatu naiz, ohean goxo-goxo egoteko neukan astia azkenera arte luzatzeko asmoz. Alferrik, segituan neukan ama ate joka: “zer, ez duzu altxatzeko asmorik ala? Mugitu ipurdia, biharko gauzak ez dira bakarrik prestatzen eta: garbitu kopak, edalontziak eta mahi-tresnak; igo trastelekura eta jaitsi aulkiak; kendu hautsa jaiotzari; txukundu egongela; joan izebarenera, ekarri bere mahai-oihala […]

AUTODEFENTSAZ EZINEGONA ANTOLATU

Posted Posted in Sarrerak

Biolentziaren jatorriaz eta horrek gaur egun hartzen duen formaz aritu ostean, eraso puntualei erantzuteko eta eraso horiek ekiditeko artikulatu beharreko mekanismoen beharra azaleratu zaigu. Protokolo integralen falta ikusi dugu, hau da, eraso bat gertatzea ahalbidetzen duten faktore guztien analisia eta horiek deuseztatzeko tresnen falta. Horiek garatzen ditugun bitartean, egun dugun tresnetako baten inguruko hausnarketa plazaratu nahi dugu gaurkoan, mila esparru […]