A25EAN ETA BETI, ELKARTASUNEAN OINARRITUTAKO HARREMANAK ERAIKI!

Posted Posted in Irakurketak

Beste urte batez azaroak 25 ditu gaur, eta beste urte batez txoko guztiak aldarriz bete zaizkigu. Hangoak eta hemengoak sareetan haien jarrerak justifikatzen, artikulu bikainena idazteko lehia egunkarietan, zabalpen gehien lortu duen txioa idazteko norgehiagoka areagotzen da Twitteren…; militantzian ere badugu zerri erreparatu, ekimen originalena bururatzen zaion kidea izateko nahia, Euskal Herrian zabalpen gehien eskuratzen duen margoketa izateko egiten ditugun […]

GURE HARREMANEN ETA BIOLENTZIAREN ARTEKO LOTURAZ HAUSNARTZEN

Posted Posted in Sarrerak

“Elkarrekiko mesfidantza egoera honetan, egoerari aurre hartzea da norberak bere burua babesteko duen erarik arrazoizkoena; hau da, indarraren edo maltzurkeriaren bidez, ahalik eta pertsona gehien ahal bezain beste denboraz menperatzea, bera mehatxatzeko gaitasuna duten indarrekin amaitu arte.” – Hobbes, 1651 Aurreko sarrerei jarraiki, kapitalismoaren baitako egunerokotasuna eta harremantze eredua arrotzak zaizkigun heinean, biolentoa zaigun errealitate baten pean bizi garela ondoriozta […]

KLASE ELKARTASUNA ALA MISERIA GORDINA

Posted Posted in Sarrerak

“Erradikala izatea arazoaren errora joatea da, orain, gizakiarentzat, erroa gizakia bera da.” – Karl Marx Azken aldian asko entzun eta irakurri dugu emakumeon ahalduntze pertsonalari buruz, gure gorputzen jabetza konszientea berreskuratzeari buruz, askatasunez erabakitzeari buruz, geure buruak lehentasun bihurtzeari buruz. Emakumeok jasaten ditugun zapalkuntzen aurrean boteretu eta bakoitzaren bizitzaren gaineko agintea hartzeko aski garela aldarrikatu izan da. Emakume bezala jasaten dugun zapalkuntzari […]

GURE ARTEKO NORGEHIAGOKA IRRAZIONALETIK, EKINTZA POLITIKO ARRAZIONALERA. EGUNEROKOAN BIZI DITUGUN HARREMANEN INGURUKO HAUSNARKETA (II)

Posted Posted in Sarrerak

“Bellum omnium contra omnes.” – Thomas Hobbes Aurreko sarreran, gure inguru sozialean topatzen ditugun harremanek sortzen diguten ezinegonari heldu nahi izan genion. Ez soilik gure burua mingarriak diren harremanetan murgilduta ikusi dugulako; baizik eta harreman horiek, azken instantzian, gure antolakuntza politikorako gaitasuna oztopa dezaketelako, burgesiaren diktaduraren aurrean gu are eta posizio ahulago batean kokatzen gaituztelarik. Bi bloke antagoniko hauen arteko […]

ZU TA BIOK ADISKIDE? ZEREN TRUKE? EGUNEROKOAN BIZI DITUGUN HARREMANEN INGURUKO HAUSNARKETA (I)

Posted Posted in Sarrerak

“Filosofoek mundua hamaika eratan interpretatu besterik ez dute egin, baina eginbeharra, berau eraldatzea da.”   –  Karl Marx, 1845 Gure inguruko errealitate sozialak etengabe garamatza bakardadea sentitzera, zenbaitetan gure bizitzarekin gustora ez gaudela pentsatuz. Hutsune horri zuzenean aurre egin ordez, askotan, gure inguruarengandik ihes egiteko joera erakusten dugu, zenbait kasutan, bakarrik egoteko behar irrazional baten bitartez. Horren islada zuzena dira egun […]