NOR GARA

ITAIA Euskal Herriko emakumeon antolakunde sozialista da. Esplotatu eta zapaltzen gaituen gizarte kapitalista gainditzea eta dominaziorik gabeko gizartea eraikitzea da gure helburua. Horretarako, langileon antolakuntza politiko independentea garatzen ari gara, interes burgesak oinarri dituen politikatik kanpo antolatzeko.

ITAIA emakume langileon esparruan antolatzen da, gizarte kapitalistan emakumeon zapalkuntzak hartzen dituen formak borrokatzeko eta emakume ahalik eta sektore zabalenak antolakuntza komunistara batzeko. Norabide horretan hainbat lan lerro eta borroka martxan jarri ditugu: indarkeria matxistari aurre egiteko defentsa espazioak, emakume langileon formakuntza politikorako eskolak, emakume auziaren eta horri aurre egiteko proposamen politikoaren inguruan hausnartzeko jardunaldiak, emakumeon bizi baldintzen aldeko borrokak…

Emakume langileon emantzipaziorako beharrezkoa izango da zapalkuntza bera betikotzen duen gizarte antolaketa kapitalistarekin amaitzea, horren oinarri ekonomiko eta politikoa borrokatzea. Horregatik diogu Estatu Sozialistaren eraikuntza dominaziorik gabeko gizarte baterako premisa dela eta beraz, gure jardun politikoaren helburua sozialismoaren eraikuntzan ekarpena egitea da.