Formakuntza

Gutako askori irakurtzeak bultzada handia eman digu geure garapen militantean, eta orokorrean, asko indartu zein zuzendu du geure jarduna. Hala, praktika honek militantzian duen garrantziaz ohartuta, geure hausnarketa prozesuaren oinarri izan diren hainbat testu elkar-banatu nahi ditugu zuekin. Zerrenda hautatzerako orduan, auziarekiko zalantzak dauzkan ororentzat interesgarriak eta ulerterrazak izatea lehenetsi dugu. Liburu zein artikulu hauetan funtsezko kontraesanaren azalpena zein subjektu politikoaren argipena egiten da, nagusiki.

Hala ere, argi utzi nahi dugu guk ez dugula bertan aipatutakoa bere osotasunean geure egiten: baieztatzen den guztiaren artean ekarpen asko badaude ere, badaudelako zenbait hanka-sartze. Oker hauek hainbat motakoak dira eta arrazoi anitzek eragin dituzte: testuinguru historikoak, ezjakintasun teorikoak, unean une bizi zuten egoera politikoak, egilearen marko teorikoak, arazoaren azterketa eskasak, inertziaz zenbait kategoria egokitzat hartu izanak…

Testuok dauzkaten akatsak akats, balio politiko, teoriko zein historiko handia duten bitartekoak izaten jarraitzen dute; eta horregatik gomendatu nahi genizkizuke! Espero dugu gustuko izango dituzula, eta batez ere, genero auziaren zure hausnarketa prozesuan ekarpena egingo dizutela!