GIZARTEAREN BIOLENTZIAZ, JAI GIROAZ ETA HIPERSEXUALIZAZIOAZ

Posted Posted in Sarrerak

Behin baino gehiagotan aipatu izan dugu, biolentzia sistema kapitalistaren oinarrizko ezaugarrietako bat dela, akumulazioaren logikari erantzuteko tresna bat. Etika biolento bat egikaritzen da egunero indarkeriaz, eraso ezberdinen bidez. Biolentoa da lurraldeen ustiaketa, komunitate bat gosez hiltzen uztea, migratzera derrigortzea. Biolentoa da egunean zortzi ordu lanpostuan sartu behar izatea, etxebizitza bat izateko bizitza guztia hipotekatu behar izatea. Biolentoa da gure egunerokotasunean […]

GENERO PROBLEMATIKAREN HAUSNARKETA TEORIKO ETA POLITIKOA

Posted Posted in Sarrerak

Gaurkoan, azken hilabeteotan ITAIAko kideok egindako ikerketa teorikoaren ondorioz ateratako behin-behineko hipotesiak aurkeztu asmoz gatoz. Esposaketa teorikoa den arren, helburu erabat politikoa dauka: genero problematikak klase borrokaren baitan dituen inplikazioak argi identifikatzea, hots, berau osotasunaren baitan kokatzea. Horrela, marko teorikoaren sakonketa saiakera honen bitartez zenbaitetan identifikatu ditugun hutsuneak betetzen ahaleginduko gara. Horrez gain, errealitate kapitalistaren ulerkera proletarioan ezinbestekotasunean sinesten duzuenontzat, […]

KOIPEZTA DEZAGUN IRAULTZA SOZIALISTAREN KATEA

Posted Posted in Sarrerak

Zebrabidea pasatzean ia harrapatu gaituen ibilgailua bezala igaro da martxoaren 8a, ziztu bizian, eta sorrarazi dizkigun emozio, sentimendu eta hausnarketa andanak gure burua birkokatu beharrean utzi du. Egun horren prestaketak zein egun horretako uholdeak gure barrenetatik atera digu ideiak ordenatzeko gogoa. Horri heltzeko asmotan, erabaki dugu igande honetako sarrera azken aldian buruan han-hemenka darabilgun kezka politiko batetik abiatzea: langileon historia […]

MARTXOAREN 8ak UTZI DIGUNAZ…

Posted Posted in Sarrerak

Emakumeon oihuek ez dituzte gehiegitan kaleak hartzen, gizonezkoenak ozenago entzun izan ohi dira. Horrek ahots korden presioaz haragoko arrazoiak ditu dakigunez. Emakume langileok, politikoki subjektu ezgai nahi gaitu sistema kapitalistak eta horretarako bere mekanismo guztiak baliatzen ditu: feminizatutako lanak debaluatu, haurdunaldiengatik lanetik kaleratu, kultura misogino bat hedatu eta gure zaurgarritasuna areagotzeko bitartekari figurak sortu gizon langileengan… Ordea, Martxoaren 8 ugaritan […]

ERREPRODUKZIOAZ ETA OSOTASUNAZ

Posted Posted in Sarrerak

Aurreko testuan aipatzen genituen ideia batzuei jarraipena eman nahiean, erreprodukzioaren analisia erdigunean jartzea garrantzizkoa iruditu zaigu, gaiaren hausnarketari segida eman eta sakontzeko. Aspalditik pil-pìlean dagoen gaia dela nabaria da eta martxoaren 8aren buelta honetan eztabaida berriz ere mahaigaineratu da bizitzak erdigunean jartzearen idearekin. Baina urte batzuk atzera egin beharrean gaude gai honek hartu dituen dimentsioak ulertzeko. 70. hamarkadan, ordura arte […]