MARTXOAK 8 (II). IDENTITATEEN ETA SUBJEKTU FEMINISTAREN INGURUKO HAINBAT HAUSNARKETA

Aurreko testuan aipatu genuen moduan azken aldian feminismoaren baitan indartu den ahizpatasun unibertsalaren auziak zalantzak sortu dizkigu, bai horri loturik agertzen den subjektuaren ideiak, baita horren ondoriozko aliantza eta etsaitasunek ere. Eztabaida hau forma egokian eman ahal izateko beharrezkoa dugu subjektu kolektiboaren azken urteetako irakurketa historikoa egitea, eta honen beherakadan eragina izan duten faktoreak kontuan hartzea.

60. eta 70. hamarkadetan klase borrokaren eta mugimendu sozialen beherakada, eta neoliberalismoaren gorakada nabariak izan ziren. Ezin uler genezake fenomeno hau toki guztietan garai berdinean eman zenik zehazki, baina orokorrean hamarkada hauetan koka dezakegu, nahiz eta esaterako, historiografia frantsesak 50. hamarkadatik jada teoria marxistak ukatzeko joera izan zuen.

Garai horietan 60. hamarkadako militante erradikalek, iraultzaren aukeraren fedea galdu zuten, eta horiei garaiko pesimismoak eragindako gazteak batu zitzaizkien. Denboraldi hori elkarloturiko hainbat gertakarik markatu zuten. Alde batetik, berdintasuna helburu zuten gizarteak lortu nahi zituzten langileek zuzendutako mugimenduen porrota, batez ere Txina eta SESB. Bestetik, langileen bizi baldintzen gaineko erasoaldi neoliberala (Foley, 2018). Aurreko ideiekin batera aipatu beharra dago akademian zeuden ezker intelektualek 80. eta 90. hamarkadetan unibertsitateetan marxismoaren aurkako kanpainak aurrera eraman zituztela: iraultzaren ukapena eta gertaera txikien aldeko ideia zabaldu zuten, klase borroka baztertuz, zapalkuntzen mailaketan sakonduz, eta subjektibitateari garrantzia zentrala emanez. Horrek guztiak, klase borroka ezaugarri komunik ez zuten borroka indibidualetan banatzea lortu zuen. Egoera horretan mugimendu sozial berrien agerpena eman zen, kapitalismoarekiko erresistentzia proposatu beharrean, koalizio pluralen beharra azpimarratzen duten erreforma mugimenduetan.

[…]

8 MARS (I). 8M JOUR DE LA FEMME TRAVAILLEUSE! REJOINT LA GRÈVE, REJOINT LA RÉVOLUTION!

Cette année encore, le 8 mars approche avec la sympathie et l’envie de mobilisation qu’il genère, les espaces militants ont déjà commencé à se réveiller. Nous sommes nerveuses ,nous avons des doutes sur que faire, comment le faire, et avec qui le faire, nous discutons beaucoup mais ne nous y retrouvons pas… tout cela dans un contexte de multiples débats qu’a connu Euskal Herria ces dernières années. Même concientes de notre but, il nous est difficile de déterminer comment agir ces jours précis. Afin de surmonter nos contradictions et nos absences, et avec l’intention de prendre parti dans ce contexte, nous devons donc nous positionner sur la grève féministe. Ainsi, cette article est destiné à toutes celles d’entre nous qui sont envahis par le sentiment d’être perdu, il vise à expliquer comment nous nous positionnons depuis Itaia, avec l’intention d’aider à l’action dans les villes, les quartiers et les centres éducatifs.

Il est bien connu que, grâce aux propositions du Mouvement Féministe, l’année dernière, nous avons fait sortir à la rue des millions de personnes du monde entier. Bien que cette journée ait été débordante de passion, la lutte n’a éte prolongée que par une minorité de personnes. De plus, les revendications dont on se souvient n’ont pas grand-chose à voir avec la lutte pour l’émancipation des femmes travailleuses. Le Mouvement féministe est encore ému par les paroles de Rihanna, et essaye de corriger la justice bourgeoise des Etats espagnol et français (et celle de leurs représentants basques) et arbore le coopérativisme basque pour l’autonomisation des femmes. Il est évident que nous avons commis quelques erreurs. Bien que le 8 mars 2018 nous ait donné des résultats, il est nécessaire de tirer les leçons du travail accompli, de sorte qu’en plus d’évaluer les victoires, nous tenions compte des erreurs que nous avons commises et apliquions toute cette expérience cette année.

Aujourd’hui, dans ce premier article sur le 8 mars, nous aimerions mettre sur la table deux leçons que nous approfondirons dans les posts suivants. Premièrement, il est nécessaire de considérer la classe ouvrière comme sujet pour mettre fin à l’oppression des femmes dépossédées. Sur ce, nous devons éloigner la lutte féministe des travailleuses des alliances entre classes, et l’inclure dans l’indépendance de classe. D’autre part, pour que la grève féministe soit efficace, elle doit être un instrument de construction du socialisme ; en d’autres termes, nous devons comprendre le 8 mars comme un jour de lutte au cours duquel nous obtiendrons des objectifs concrets suivant une stratégie révolutionnaire.

[…]

8 DE MARZO (I). ¡8M DÍA DE LA MUJER TRABAJADORA! ¡SÚMATE A LA HUELGA, SÚMATE A LA REVOLUCIÓN!

Vuelve a acercarse el 8 de marzo y, junto con la simpatía y la sensación de movilización que genera este día, ya han empezado a alborotarse todos los espacios militantes. Andamos nerviosas, tenemos dudas sobre qué, cómo y con quién hacer, no nos aclaramos aunque debatamos… todo esto ambientado por las distintas discusiones que han tenido eco en Euskal Herria en los últimos años. Aún teniendo claro cuál es el norte, es complicado determinar cómo actuar en días concretos. Por ello, para superar nuestras contradicciones y ausencias, y con intención de tomar partido en este contexto, debemos posicionarnos en cuanto a la huelga feminista. Así, esta entrada es para todas aquellas a las que nos invade la sensación de estar perdidas, para explicar cómo nos posicionamos desde Itaia, con la intención de que sea de ayuda para actuar en pueblos, barrios y centros educativos.

Es sabido que, gracias a los planteamientos que hicimos desde el Movimiento Feminista, el año pasado sacamos a millones de personas de todo el mundo a las calles. Y aunque aquél día desbordó de pasión, la lucha ha sobrevivido dentro de unas pocas personas. Es más, las reivindicaciones que se recuerdan tienen poco que ver con la lucha de la emancipación de las mujeres trabajadoras. El Movimiento Feminista continúa emocionándose con las palabras de Rihanna, tratando de corregir la justicia burguesa de los estados español y francés (y sus representantes vascos) y hablando de cooperativismo vasco para el empoderamiento de las mujeres. A la vista está que cometimos algunos errores. Aunque el 8 de marzo de 2018 nos proporcionó algunos resultados, es necesario aprender del trabajo realizado, por lo que, además de valorar los triunfos, tendremos en cuenta los fallos que cometimos y aplicaremos toda esa experiencia en el planteamiento de este año.

Hoy, en esta primera entrada a raíz del 8 de marzo, querríamos poner sobre la mesa dos lecciones que profundizaremos en las siguientes entradas. Por un lado, que es necesario tomar a la clase trabajadora como sujeto para acabar con la opresión de las mujeres trabajadoras. Es decir, tenemos que alejar la lucha feminista de las desposeías de alianzas interclasistas, e incluirla en la independencia de clase. Por otro lado, para que la huelga feminista sea eficaz, tiene que ser un instrumento para construir el socialismo; dicho de otro modo, tenemos que comprender el 8 de marzo como un día de lucha mediante el cual obtendremos objetivos concretos respecto a una estrategia revolucionaria.

[…]

MARTXOAK 8 (I). M8 EMAKUME LANGILEON NAZIOARTEKO EGUNA! BATU GREBARA! BATU IRAULTZARA!

Berriro ere hurbiltzen ari zaigu matxoaren 8a, eta egun honek sortzen duen atxikimendu zein mobilizazio egoera orokortuarekin batera, aztoratzen hasi zaizkigu espazio militante guztiak. Azken urteetan Euskal Herrian oihartzuna hartu duten eztabaidek girotuta, urduri gabiltza denak, zer egin, nola egin, zeinekin egin… zalantzaz josita gaude, elkarrekin eztabaidatu arren, geure buruak ezin argitu. Iparra garbi izanda ere, egun jakinetan burutu beharrekoa zehaztea korapilatu egiten zaigu. Haatik, dauzkagun gabezia zein kontraesan guztiak gainditzera bidean, eta testuinguruan eragiteko asmoz, greba feministaren harira posizio bat hartzeko betebeharrean ikusi gara. Hala, noraezaren sentsazioak barrena hartu digun guztiontzat da gaurko sarrera hau, Itaiatik egiten dugun apustua azaltzea herri, auzo zein heziguneetan jarduteko lagungarri izango zaizuelakoan.

Jakina da, pasaden urteko Mugimendu Feministako lanketekin mundu zabalean zehar milioika pertsona atera genituela kalera. Bertan, grina nagusitu bazen ere, behin eguna pasata, gutxi batzuengan soilik iraun du borrokak bizirik. Are gehiago, gehiengoak gogoan dituen aldarriak asko urruntzen dira emakume langileon askapen borrokatik. Mugimendu Feministak Rihannaren hitzekin hunkitzen, estatu frantziarreko zein espainiarreko (eta hauen euskal adierazpenetako) justizia burgesa zuzendu nahian eta emakumeon ahalduntzerako euskal kooperatibismoaz hitz egiten jarraitzen du. Zerbaitetan huts egin genuen, beraz. 2018ko martxoaren 8ak bere fruituak eman bazizkigun ere, beharrezkoa deritzogu egindakotik ikasi, eta horrenbestean, ongi egindakoez gain, egin genituen hanka-sartze guztiak ere kontuan hartuta, esperientzia guzti horri aurten bere lekua egiteari.

Gaurkoan, martxoaren 8aren harira aterako dugun lehen sarrera honetan, bi irakaspen mahaigaineratu nahi genituzke: hurrengo asteetan igoko ditugun sarreretan sakonduko ditugunak. Batetik, emakume langileon zapalkuntzarekin amaitzeko ezinbestekoa dela subjektu gisa langile klasea hartzea. Hots, desjabetuon borroka feminista aliantza interklasistetatik urrundu eta klase independentziaren baitan kokatu behar dugula. Bestetik, greba feminista eraginkorra izan dadin, beharrezkoa dela sozialismoa eraikitzeko lanabes izatea, edo bestela esanda, estrategia iraultzaile baten baitan helburu zehatzak eskuratzea ahalbidetuko digun borroka egun gisa ulertu behar dugula martxoak 8a.

[…]

A25EAN ETA BETI, ELKARTASUNEAN OINARRITUTAKO HARREMANAK ERAIKI!

Beste urte batez azaroak 25 ditu gaur, eta beste urte batez txoko guztiak aldarriz bete zaizkigu. Hangoak eta hemengoak sareetan haien jarrerak justifikatzen, artikulu bikainena idazteko lehia egunkarietan, zabalpen gehien lortu duen txioa idazteko norgehiagoka areagotzen da Twitteren…; militantzian ere badugu zerri erreparatu, ekimen originalena bururatzen zaion kidea izateko nahia, Euskal Herrian zabalpen gehien eskuratzen duen margoketa izateko egiten ditugun ekintzak, bilerako hitzartzerik hunkigarriena izan dadin esandakoak; eta kaleetan, aldiz, borroka izpirik ikusteko aukera daukagun tokietan, nork pegatina gehiago jarri, nork kartelik deigarriena egin, nork pankarta toki arriskutsuenean jarri, mobilizazio jendetsuena, kuñarik ozenena…

Borroka bera lehiarako esparru bilakatu den garai honetan, militantziatik formazio sozial askatzaile bat eratzeak utopia dirudi, edo gaurkora ekarrita, indarkeria harremanetan oinarritzen den militantziatik, emakume langileonganako indarkeriarekin amaitzeko gaitasuna garatzeak ezinezkoa dirudi. Egoera honen aurrean, gure gaurko xedea, itxura hori ezeztatzea eta iraultza sozialistaren beharrezkotasunaren zein gauzagarritasunaren alde agertzea izango da. Bloga hasi genuenetik, genero problematika gainditzeko, langile klase osoaren emantzipazioa eskuratu behar dugula argudiatzen saiatu gara, eta pentsatuko duzuen bezala, azaroak 25 honetan ere subjektu honetan berresten gara. Aurreko sarreretan landutako edukiarekin, baieztapen hau nahikoa justifikatua dagoela deritzogunez, gaurkoan ez dugu subjektu iraultzailearen hautaketaren eztabaidan jarriko arreta, erabaki honek ezartzen digun erronketako batean baizik.

Herri honetan ondotxo dakigun bezala, langile klaseari geure erreprodukzioaren (bizitzaren) gaineko agintea edukitzea ahalbidetuko dion botere propioa erdiestea, hau da, sozialismoa eraikitzea, ez zaigu erraza egingo. Besteak beste, langile guztiok klase esplotatuaren parte bagara ere, horrek ez gaituelako homogeneizatzen, edo bestela esanda, langile klasea era askotako kideok osatzen dugulako: erdigune inperialistako langile auzoetan, etengabeko gudan dauden Afrikako lurraldeetan, Hego Ameriketako fabeletan, Asiako hiri hiperpopulatuetan… jaio garenok; geure sexualitatea ezagutzen ez dugunok, araketa horri beldur diogunok, bilaketan galduta gaudenok zein sexualitateaz plazerez gozatzen dugunok…; Bilboko kaleetan, Txantxarreka gaztetxean, jendez lepo dauden Zabalganako pisuetan zein Negurin interina lanetan bizi garen etorkinok…; zaindu gaituen familia bat izan dugunok, familia ezegonkor batean hezi garenok edo zuzenean zainduko gintuen familiarik izan ez dugunok; UPVko garbitzaileok, udaletxeetako funtzionariook, etxekoandreok, CAFeko beharginok, Eroskiko kooperatibistok…; gurasoen soldatekin Iruñean ikasten dugun Gipuzkoarrok, egunero Leioara joan etorrian ordu luzeak lapurtzen dizkiguten Gasteiztarrok, Indautxuko kaleetan barna Glovoko banaketa lan arriskutsuetan aritzen garenok, tabernetan ordaindu gabeko ordu estrak sartzen ditugunok, ikastolako umeei 8€tan partikularrak ematen dizkiegunok, Zuberoan lana topa ezin eta Bordelera ihes egitera behartuta gaudenok…

[…]