LANAREN BANAKETA SOZIO-SEXUALA (II)

Azken hilabeteotan, hausnarketa ugari burutu ditugu genero rol eta genero bakoitzari atxikitzen zaizkion jarduera sozialen inguruan. Eta nola ez, gogoeta horrek militantzia giroan genero bakoitzari esleitutako funtzio, ardura edo ardura ezak, eta horiek maiz dakartzaten aitortza mugatuen inguruan pentsatzera eraman gaitu. Hori guztia ondo aztertzeko asmotan, aurreko astean lantzen hasi ginen gaiari jarraipena ematea dagokigu, Read more about LANAREN BANAKETA SOZIO-SEXUALA (II)[…]

REFLEXIÓN TEÓRICO-POLÍTICA DE LA PROBLEMÁTICA DE GÉNERO

Hoy venimos con la intención de exponer las hipótesis provisionales obtenidas de la investigación realizada por las compañeras de ITAIA. Aunque sea una exposición teórica, tiene un objetivo totalmente político: identificar claramente las implicaciones que tiene la problemática de género en la lucha de clases, esto es, situarla dentro de la totalidad. Así, mediante la Read more about REFLEXIÓN TEÓRICO-POLÍTICA DE LA PROBLEMÁTICA DE GÉNERO[…]

GENERO PROBLEMATIKAREN HAUSNARKETA TEORIKO ETA POLITIKOA

Gaurkoan, azken hilabeteotan ITAIAko kideok egindako ikerketa teorikoaren ondorioz ateratako behin-behineko hipotesiak aurkeztu asmoz gatoz. Esposaketa teorikoa den arren, helburu erabat politikoa dauka: genero problematikak klase borrokaren baitan dituen inplikazioak argi identifikatzea, hots, berau osotasunaren baitan kokatzea. Horrela, marko teorikoaren sakonketa saiakera honen bitartez zenbaitetan identifikatu ditugun hutsuneak betetzen ahaleginduko gara. Horrez gain, errealitate kapitalistaren Read more about GENERO PROBLEMATIKAREN HAUSNARKETA TEORIKO ETA POLITIKOA[…]

ERREPRODUKZIOAZ ETA OSOTASUNAZ

Aurreko testuan aipatzen genituen ideia batzuei jarraipena eman nahiean, erreprodukzioaren analisia erdigunean jartzea garrantzizkoa iruditu zaigu, gaiaren hausnarketari segida eman eta sakontzeko. Aspalditik pil-pìlean dagoen gaia dela nabaria da eta martxoaren 8aren buelta honetan eztabaida berriz ere mahaigaineratu da bizitzak erdigunean jartzearen idearekin.

Baina urte batzuk atzera egin beharrean gaude gai honek hartu dituen dimentsioak ulertzeko. 70. hamarkadan, ordura arte langileriaren baitan indarrean zeuden hainbat ezaugarri zalantzan jartzen hasi ziren eta horrek mugimendu sozial berriak eratzen hastea ekarri zuen: mugimendu hippie-a, gerraren aurkakoa… eta horien artean, mugimendu feminista. Fraser-ek (2015) adierazten du pertsonala politizatzerako garaian protestaren mugak zabaldu zituztela, etxeko lanak, sexualitatea eta erreprodukzioa txertatuz. Hala ere, argi azaldu genuen aurreko testuan ez dela mugimendu feministak soilik landu duen gai bat, hainbat marxista izan baikenituen etxeko lanen eztabaidaren protagonista garai horietan.

Feminismotik eta modu zehatzeagoan ekonomia feministaren lanketatik, berebiziko garrantzia izan du genero zapalkuntzaren ulerkerarako lan banaketa sexualak. Nabarmen erabili izan da horretarako iceberg-aren metafora, azaltzeko gizartean alde batetik, gune ikusezin batzuk daudela: zaintza lanetatik eta naturatik lorturiko baliabideak eta bestetik, ikusgarriak direnak: merkatu kapitalista, ekonomia finantzieroa eta Estatua (Carrasco, 2017).  Ikuspuntu honetatik ulertu daiteke beraz lan banaketa sexuala lan produktiboaren eta erreproduktiboaren artean banatzen dela. Lehenengoa, historikoki gizonek egin dutena eta soldatapeko lan forman ulertu dena eta bigarrena, historikoki emakumeek egindakoa, ordaindu gabea.

Horri dagokionez azaldu behar dugu, genero zapalkuntzaren oinarria lan banaketa sexualean kokatzen dela, argi. Honek aldiz, bizitzako esparru guztietan eragiten du, hau da, bai esfera produktiboan eta baita esfera erreproduktiboan ere. Kontua ez da lan bakoitza forma kuantitatiboan aztertu eta konparatzea, lan gehiago nork egin duen azaltzeko. Kontua da inposaturiko lan banaketa sexual horrek figura disziplinario ezberdinak sortzeko aukera ematen duela emakume proletarioak erreprodukzio forma ezberdinetarako otzan bilakatuz. […]

LANAREN ERREPRODUKZIO SOZIALA ETA LANGILE KLASE GLOBALA. TITHI BHATTACHARYAREN ARTIKULUAREN AIPAMEN KRITIKOA

Tithi Bhattacharyren How no to skip class: social reproduction of labor and global working class [Nola egin klaseari uko ez egiteko: lanaren erreprodukzio soziala eta langile klase globala] artikulua, 2017an Viewpoint magazine aldizkarian argitaratu zuen Tithi Bhattacharyak: https://www.viewpointmag.com/2015/10/31/how-not-to-skip-class-social-reproduction-of-labor-and-the-global-working-class/.

Tithi Bhattacharya Purdure Unibertsitateko ikasketa globalen zuzendaria da eta hark idatzitako liburu esanguratsuena The sentinels of culture: class, education and the colonial intelectual in Bengal dugu [Kulturaren zentinelak: klasea, hezkuntza eta intelektual koloniala Bengalen]. Justiziaren aldeko aktibista sozial gisa ezaguna, bai bere komunitate lokalean, bai maila nazional zein internazionalean ere, azken urteetan ezaguna egin da Nancy Fraser eta Cinzia Arruzza-rekin batera idatzitako %99aren aldeko feminismorako manifestuaren harira.

Gaur egun langile klasearen erreprodukzioaren eta honi estuki loturik agertzen den lan banaketa sexualarena indarrean dagoen eztabaida garrantzitsua da. Hainbat feminista garaikidek erreprodukzio eta produkzioaren arteko banaketa espazial bat existitzen dela defendatu dute, bata etxeko eremura eta nagusiki emakumeen lanera eta, bestea, soldatapeko lanaren eremura –lantokira – mugatuta daudelarik. Bereizketa hau da, haien aburuz, etxeko lanen gutxiespenarekin batera, emakumeen zapalkuntza sortzen eta “erreproduzitzen” duen oinarria. Teoriko feminista askok erreprodukzio lan hauen ordainketa proposatzen dute honen balorizaziorako bide bezala. Beste batzuek, aldiz, gizonek euren gain hartu beharra aldarrikatzen dute (kasik hautu indibidualean kokatuz aldaketa). Martxoaren 8a gertu izanik, etxeko eta erreprodukzio lanen inguruko eztabaidak Euskal Herrian ere lehen lerroa hartu duela dirudi, eta gai garrantzitsua izanik, erantzun beharreko zenbait galdera proposatzen dizkigu. Besteak beste, nola kontrolatzen du kapitalak lantokitik haratago lan indarraren erreprodukzioa eta ze inplikazio politiko ditu honek?

[…]

GURE HARREMANEN ETA BIOLENTZIAREN ARTEKO LOTURAZ HAUSNARTZEN

“Elkarrekiko mesfidantza egoera honetan, egoerari aurre hartzea da norberak bere burua babesteko duen erarik arrazoizkoena; hau da, indarraren edo maltzurkeriaren bidez, ahalik eta pertsona gehien ahal bezain beste denboraz menperatzea, bera mehatxatzeko gaitasuna duten indarrekin amaitu arte.” – Hobbes, 1651

Aurreko sarrerei jarraiki, kapitalismoaren baitako egunerokotasuna eta harremantze eredua arrotzak zaizkigun heinean, biolentoa zaigun errealitate baten pean bizi garela ondoriozta dezakegu: burgesiaren dominazio sistemaren baitan arrotza zaigun bizimodua daramagu (egunero klasera edota lanera joan beharra, errutina monotonoa…); harreman hutsal eta efimeroek dakarzkiguten etengabeko buruhausteak jasan behar ditugu; emakumeok gure etengabeko gutxiespenari aurre egin behar diogu subjektu debaluatu gisa; errealitate hauxe bera irauli nahi dugunok jazarpen politikoa jasan behar dugu burgesiaren errepresio bortitzari aurre eginez… irudika ahal dezakegu benetan kapitalismoaren baitan biolentziarik gabeko formarik?

Denok denon aurka jokatzen dugun gizarte eredu honetan, subjektibitate burgesak norbere nahi indibidualak lehenestera garamatza, biolentziaren (izan fisikoa edo ez) forma anitzen bitartez nahi horiek inposatzeko zilegitasuna dugula sinestaraziz. Funtsean, jasaten dugun bizimodu bortitz eta biolento hori gure subjektibitatean islatzen da, hainbat jarrera oldarkor izatera iristen garelarik. Gainera, gainontzekoak objektu edo merkantzia gisa atzematen ditugunez, ez gara kontziente albokoei eragin diezazkiekegun ondorioez. Kapitalismoaren baitan, gaur egun ematen den biolentziaren forma ezberdinen hainbat adibide jar ditzakegu, muturrekoak direlarik bisualenak: bortxaketak, gerrak, torturak, erailketak…

Hortaz, biolentziaz hitz egiten dugunean ezin dugu pentsatu kasu konkretu batzuetaz ari garela, sistematizatuta dagoen fenomeno bati buruz baizik, kapitalismoari zuzenean lotuta agertzen zaiona. Burgesiak langileria bere menpe mantentzeko erabiltzen du biolentzia, gure antolakuntza politikorako gaitasuna murrizteko, alegia. Dena dela, horrek ez du esan nahi burgesiak biolentzia kapitalista soilik martxan jartzen duenik bere eskuetan duen botere politikoa kolokan ikustean, zeharkako mekanismo koertzitiboak ere baliatzen baititu une oro: soldatak jaistea, hezkuntza erreformak, emakume langilearen sexualizazioa areagotzea… Hertzainak taldeak dioen bezala, gerrara ohitu zintezke, baina gerra egon badago: langileriak botere politikoa eskura ez dezan sistematikoki antolatutako gerra. Are gehiago, berezkoak zaizkion mekanismoak ez ezik, langile klasearen barruan biolentzia hori eman dadin hezten gaitu burgesiak, eta beraz, langileriaren baitan ematen diren bortizkeria kasuak ere indarkeria burges horren baitan kokatu behar ditugu: gure arteko gutxiespenak, bortxaketak, jipoiak… Gerra politiko honetan, argia da gure arteko erasoek jokatzen duten papera: batetik, etsaiaren nagusitasuna bermatzea, berau kolpatu ordez, elkar zanpatuz. Errealitate kapitalistaren betikotzea bestetik, langileria subjektu politiko gisa antolatu ez, eta gainera, bere potentzialitate iraultzailea garatzea galaraztea. Hemen kokatu behar ditugu, hain zuzen ere, langile klasearen barruan dauden subjektu debaluatuen kontra sistematikoki antolatutako biolentzia guztia: homosexualen kontrako biolentzia fisiko zein sinboliko guztia, transexualen aurkakoa, beltzak kolpatzen dituena, aniztasun funtzionala dutenen aurkakoa, emakume langileak gutxiesten duena… Edozein kasutan, berezitasunak berezitasun, aipatu kasu guzti hauek, biolentzia kapitalistaren agerpen modura baino ezin daitezke ulertu. Beraz, ondorengo lerroetan emakume langilearen kontrako biolentziaren  espezifidadeei helduko diegu, honakoak isolatzetik urrun, osotasun kapitalistaren baitan ulertzeko ahaleginez.

[…]

GURE ARTEKO NORGEHIAGOKA IRRAZIONALETIK, EKINTZA POLITIKO ARRAZIONALERA. EGUNEROKOAN BIZI DITUGUN HARREMANEN INGURUKO HAUSNARKETA (II)

“Bellum omnium contra omnes.” – Thomas Hobbes

Aurreko sarreran, gure inguru sozialean topatzen ditugun harremanek sortzen diguten ezinegonari heldu nahi izan genion. Ez soilik gure burua mingarriak diren harremanetan murgilduta ikusi dugulako; baizik eta harreman horiek, azken instantzian, gure antolakuntza politikorako gaitasuna oztopa dezaketelako, burgesiaren diktaduraren aurrean gu are eta posizio ahulago batean kokatzen gaituztelarik. Bi bloke antagoniko hauen arteko etsaiatasun jokoari Politika deritzogu, non bloke bakoitza bere posizioak babesten eta aurreratzen saiatzen den. Hala, interes talka horretatik eratortzen den indar korrelazioaren arauak ezagutu behar ditugu; burgesiarekiko indar harremanaren baitan, gure posizioak konskitatu eta indartu ahal izateko.

Esku artean dugun lan mardul honetaz kontziente izanik, harremanen auzian sakontzea erabaki izana ez da inertziazko hautu bat izan. Izan ere, gure egunerokotasuneko egoera sozialaren esentzia aztertzen hasi aurretik ere, agerikoa zitzaigun ez geundela gustora bizi dugun errealitatearekin. Gertuko jendearekin gure arteko harremanak aztertzen ematen ditugun aldiak deserosotasun horren agerpen intuitiboenak dira; baita parrandak gure barrenak hustutzeko erabiltzea, eta honek hurrengo egunetan eragin ohi digun sentimendu ekaitza ere. Horren aurrean, militante iraultzaileon eginbehar politikoa bat batekotasun burgesaren espresioak (aparientzia) gainditu eta bizitza sozialaren elementuak osotasunaren baitan kokatzea da, prozesu epistemologiko honek ahalbidetzen duen errealitatearen (esentzia) ezagutza erdiesteko. Sinpleki esanda, ohikoak zaizkigun frustrazio zein ezinegonek eragindako haserrea eta tristura politizatu behar ditugu. Gauzak horrela, sarrera hauen asmoa ez da gogoeta metafisikoak sustatzea, ez eta etorkizuneko gizarte perfektoan zein nolako harremanak garatu beharko genituzkeen marraztea ere. Horretara heldu aurretik, gaur egungo errealitate kapitalistaren analisi ahalik eta osatuena burutzetik hasi behar gara, gure jardun politikoa garatzen dugun heinean, harreman forma horien subertsio integralenetik abiatu ahal izateko. Argi izan behar dugu, baina, zein den gure jomuga: burgesiaren etengabeko erasoak aurreikusi eta neutralizatzeko gaitasuna eskaintzen duen antolakuntza politikoaren mesedetan egongo diren harreman formak garatzea.

Gure kideen gaitasun zein gorputzen kontsumoa, lagunak gure nahieran erabiltzea eta gure interes propioen bilaketa etengabea ez dira gure arteko harremanetan birproduzitzen ditugun logika burgesaren aztarna bakarrak. Aldiz, oso hedatuta dagoen fenomenoa, txikitatik barneratzen duguna, norgehiagoka sistematikoa da, maiz gure buruaren autoafirmazio konstantearen beharraren bitartez adierazten duguna. Lagunarteko eztabaidetan gure iritzia gailentzen saiatzen garen aldiak, zenbait kasutan, jarrera oldarkorrak izateraino helduz, irentsi dugun lehiaren isla argia dira. Baita gure burua inguruko jendearekin alderatzeak dakarzkigun frustrazio eta inferioritate sentimenduak, inbidia diogun lagun horren parera sekula iritsiko ez garelakoan. Intseguritateen iturri bihurtzen dira zintzoki miretsi eta baloratu beharko genituzkeen besteen gaitasunak. Honek guztiak sekulako eragina du gure antolakuntzarako gaitasunean, berau oztopatzera heltzeraino. Hain errotuta daukagun gure arteko talka egoera honekin amaitzeko, horrelako jarrerak aztertu eta moztea ezinbesteko pausua dela deritzogu, baina, horren benetako bermea zera izango da: inbidia eta norgehiagokarik gabeko harremantze eredu bat gauzatzeko gaitasun erreala artikulatzea; sozialismoaren eraikuntza, finean.

“Erlijioa, familia, estatua, zuzenbidea, morala, zientzia, artea, etab. ekoizpenaren forma zehatzak besterik ez dira eta bere lege orokorraren menpe daude.” – Karl Marx, 1844

[…]