TAILERRA: JAI-EREDUA BIRPENTSATZEN

Tailer honek jai eredu kapitalistaren inguruan hausnartu eta honek neska gazte langileon subjektibitatean duen eragina zein langile klase osoarentzat eta beraz gure askapenerako dituen ondorioak aztertzea du xede. Horrekin batera, ospakizun eredu proletarioaren nolakatsunaz pentsatzen hasi eta aurrean ditugun erronkak mahaigaineratu nahi dira eztabaida honen bitartez. Jai-eredua atalean dauden artikuluetan oinarritzen da tailer honetan eztabaidatuko Read more about TAILERRA: JAI-EREDUA BIRPENTSATZEN[…]

E28: HERENTZIA IRAULTZAILEA GEUREGANA DEZAGUN!

Joan den ekainaren 28an Stonewall-eko matxinadaren 50. urteurrena ospatu dela ugari entzun dugu azken denboraldian, berau izanik egun hori Nazioarteko Sexu Askapenerako Eguna bezala ezarri zuena. Egun horrek aniztasun sexualak sarekada bat burutzen ari zen poliziari aurre egin ziotenekoa gogora dakar. Matxinadak hainbat egun iraun zituen, mobilizazio izugarriek lagunduta, homosexualen aldeko eskubideak exijituz. Aurten aldiz, Read more about E28: HERENTZIA IRAULTZAILEA GEUREGANA DEZAGUN![…]

JAI KAPITALISTAREN ZURRUNBILOA BARETZEKO SAIAKERA

Azaleko begirada batez jai eredu kapitalistak eta genero problematikak duten harremana jai giroan ematen diren eraso sexistetara eta horien nolakotasunera mugatzen dela badirudi ere, bai batak eta bai besteak sistema kapitalistan dituzten egiturazko funtzioak eta horien arteko lotura aztertzearen beharra nabarmen ageri zaigu festa kapitalistak biderkatzen diren urteko sasoi honetan. Batetik, fenomeno horien funtsa ezagutzeko, Read more about JAI KAPITALISTAREN ZURRUNBILOA BARETZEKO SAIAKERA[…]

DROGAK, GAZTETXEAK ETA BORROKA KOMUNITATEA: Kolaborazioa

Itaiako kideek jaialdi kapitalistaren eta militantzia ereduaren inguruan gogoeta egiteko eskatu didate. Gaia konplexuegia da artikulu labur batean lantzeko, baina zertzelada batzuk ematen ahaleginduko naiz, eztabaida kolektibo bat emateko gako garrantzitsuenak mahaigaineratuz. Eztabaida serioa hastea lehentasunezkoa dela uste dut, auzi honek dituen ondorio politikoak epe motz zein luzera oso handiak dira eta. Premia hori bi Read more about DROGAK, GAZTETXEAK ETA BORROKA KOMUNITATEA: Kolaborazioa[…]

ZURRUNBILOAN

Ez da berriz errepikatuko. Atzokoa azkena. Bueno, ez dezadan nire burua engainatu, azkenekoan berdina zin egin nion neure buruari, baita azken aurrekoan ere; eta begira, hemen nago berriro ere parranda baten ostean ohean sabaiari begira eta buruhauste honetan zurrunbilotua. Askotan topo egin izan dut zurrunbilo misteriotsu horrekin, baina azkenaldian hau gero eta sakonagoa bihurtzen ari Read more about ZURRUNBILOAN[…]

EGINBEHAR HISTORIKOA ETA GAURKO HARREMANAK: Elkartasunean oinarritutako harremanak ehuntzearen beharraz

Azken helburuaren eta momentuko eginbeharren arteko harremana, hau da, teoriaren eta praktikaren arteko lotura, arazo bezala agertzen zaigu momentuko eginbeharrak edo interesak osotasunaren baitan ulertzeko gai ez bagara. Berehalako ekinbideak osotasunaren kontzientziaz, eta hortaz, azken helburuaren kontzientziaz antolatzeak klase kontzientziaren garapena eskatzen du. Klase kontzientziaz dihardugunean, ez gara pertsona indibidualek pentsatzen edo sentitzen dutenaz ari, Read more about EGINBEHAR HISTORIKOA ETA GAURKO HARREMANAK: Elkartasunean oinarritutako harremanak ehuntzearen beharraz[…]

LANAREN BANAKETA SOZIO-SEXUALA (II)

Azken hilabeteotan, hausnarketa ugari burutu ditugu genero rol eta genero bakoitzari atxikitzen zaizkion jarduera sozialen inguruan. Eta nola ez, gogoeta horrek militantzia giroan genero bakoitzari esleitutako funtzio, ardura edo ardura ezak, eta horiek maiz dakartzaten aitortza mugatuen inguruan pentsatzera eraman gaitu. Hori guztia ondo aztertzeko asmotan, aurreko astean lantzen hasi ginen gaiari jarraipena ematea dagokigu, Read more about LANAREN BANAKETA SOZIO-SEXUALA (II)[…]