8 DE MARZO (II). REFLEXIONES SOBRE IDENTIDADES Y EL SUJETO FEMINISTA

La cuestión de la sororidad universal que se ha fortalecido últimamente en el feminismo nos ha creado varias dudas, tal y como lo mencionamos en el texto anterior, a razón de la idea del sujeto que aparece junto a la sororidad universal, y las aliadas y enemigas que se derivan de ésta. Para poder llevar […]

MARTXOAK 8 (II). IDENTIDADEEN ETA SUBJEKTU FEMINISTAREN INGURUKO HAINBAT HAUSNARKETA

Aurreko testuan aipatu genuen moduan azken aldian feminismoaren baitan indartu den ahizpatasun unibertsalaren auziak zalantzak sortu dizkigu, bai horri loturik agertzen den subjektuaren ideiak, baita horren ondoriozko aliantza eta etsaitasunek ere. Eztabaida hau forma egokian eman ahal izateko beharrezkoa dugu subjektu kolektiboaren azken urteetako irakurketa historikoa egitea, eta honen beherakadan eragina izan duten faktoreak kontuan […]

MARTXOAK 8 (I). M8 EMAKUME LANGILEON NAZIOARTEKO EGUNA! BATU GREBARA! BATU IRAULTZARA!

Berriro ere hurbiltzen ari zaigu matxoaren 8a, eta egun honek sortzen duen atxikimendu zein mobilizazio egoera orokortuarekin batera, aztoratzen hasi zaizkigu espazio militante guztiak. Azken urteetan Euskal Herrian oihartzuna hartu duten eztabaidek girotuta, urduri gabiltza denak, zer egin, nola egin, zeinekin egin… zalantzaz josita gaude, elkarrekin eztabaidatu arren, geure buruak ezin argitu. Iparra garbi izanda […]

ERREPRODUKZIOAZ ETA OSOTASUNAZ

Aurreko testuan aipatzen genituen ideia batzuei jarraipena eman nahiean, erreprodukzioaren analisia erdigunean jartzea garrantzizkoa iruditu zaigu, gaiaren hausnarketari segida eman eta sakontzeko. Aspalditik pil-pìlean dagoen gaia dela nabaria da eta martxoaren 8aren buelta honetan eztabaida berriz ere mahaigaineratu da bizitzak erdigunean jartzearen idearekin. Baina urte batzuk atzera egin beharrean gaude gai honek hartu dituen dimentsioak […]

LANAREN ERREPRODUKZIO SOZIALA ETA LANGILE KLASE GLOBALA. TITHI BHATTACHARYAREN ARTIKULUAREN AIPAMEN KRITIKOA

Tithi Bhattacharyren How no to skip class: social reproduction of labor and global working class [Nola egin klaseari uko ez egiteko: lanaren erreprodukzio soziala eta langile klase globala] artikulua, 2017an Viewpoint magazine aldizkarian argitaratu zuen Tithi Bhattacharyak: https://www.viewpointmag.com/2015/10/31/how-not-to-skip-class-social-reproduction-of-labor-and-the-global-working-class/. Tithi Bhattacharya Purdure Unibertsitateko ikasketa globalen zuzendaria da eta hark idatzitako liburu esanguratsuena The sentinels of culture: […]

ETA ZUK ZER EGINGO ZENUKE HAURDUN GERATUZ GERO?

Guk ere sarritan abestu izan ditugu “gure gorputza, gure erabakia” eta antzerako leloak, baina zer esan nahi du gure gorputzaren gaineko egiazko erabaki gaitasuna edukitzeak? Ze inplikazio praktiko dauzka horrek? Hau da, nola irits gaitezke gure gorputzen ezagutza zehatza edukitzera, sozialki bete nahi dugun funtzioa arduraz identifikatzera eta gure erabakia osoki gauzatu ahal izatera? Zentzu […]

ITZULPENA: Vientres de alquiler: una enmienda a la totalidad.

 “Autodeterminazioa jada ez da eskari kolektibo, politiko eta borrokalaria (…), prozesu indibidualen legitimazioa baizik. Gatazka kolektiboen indibidualizazio horrek gu ahultzeaz gain, apolitikoa da eta gure utopiak alde batera uztera garamatza.” Rote Zora, 1987. Isabel Benitez eta Maria Colera* Haurdunaldi subrogatua komunikabideen eta politikaren egunerokoan sartu da. Nahiz eta fenomeno ezaguna den, eta espreski debekatua izan […]

FAMILIARI BURUZKO ZENBAIT APUNTE / APUNTES SOBRE LA FAMILIA: Kolaborazioa

Familia, edo instituzio familiarra, ez da betierekoa. Emakumearen zapalkuntzaren antzera, fenomeno historikoa da, hasiera, garapena eta amaiera susmagarria dauzkan fenomenoa. Denboran eta espazioan aldakorra da, eta horrek argazki finko bati egokitzeko aukera ukatzen dio. Familia, produkzio eta erreprodukzio moduen osotasunaren baitan ematen diren aldaketetara lotuta dago, eta hortaz, esfera horrekiko elkarrekikotasun harremana dauka. Familia bizitzen […]

GABON ZORIONTSUAK GUZTIONTZAT! ALA EZ?

Buila batez esnatu nau gaur amak. Entzungor egiten saiatu naiz, ohean goxo-goxo egoteko neukan astia azkenera arte luzatzeko asmoz. Alferrik, segituan neukan ama ate joka: “zer, ez duzu altxatzeko asmorik ala? Mugitu ipurdia, biharko gauzak ez dira bakarrik prestatzen eta: garbitu kopak, edalontziak eta mahi-tresnak; igo trastelekura eta jaitsi aulkiak; kendu hautsa jaiotzari; txukundu egongela; […]

AUTODEFENTSAZ EZINEGONA ANTOLATU

Biolentziaren jatorriaz eta horrek gaur egun hartzen duen formaz aritu ostean, eraso puntualei erantzuteko eta eraso horiek ekiditeko artikulatu beharreko mekanismoen beharra azaleratu zaigu. Protokolo integralen falta ikusi dugu, hau da, eraso bat gertatzea ahalbidetzen duten faktore guztien analisia eta horiek deuseztatzeko tresnen falta. Horiek garatzen ditugun bitartean, egun dugun tresnetako baten inguruko hausnarketa plazaratu […]

AJEDREZA ALA EZ

“Decir lo que yo ahora estoy diciéndoles, puede suponer hacer apología a la violencia. Y la palabra democracia, hoy más que nunca, se ha convertido en un arma-escudo para proteger al poder que agrede.” –  Forest, 2002 Genero biolentziaren gaiari heltzeko, egungo harreman ereduari berari so egin behar diogu lehendabizi, gainbegirada hutsetik haratago joan behar […]

A25EAN ETA BETI, ELKARTASUNEAN OINARRITUTAKO HARREMANAK ERAIKI!

Beste urte batez azaroak 25 ditu gaur, eta beste urte batez txoko guztiak aldarriz bete zaizkigu. Hangoak eta hemengoak sareetan haien jarrerak justifikatzen, artikulu bikainena idazteko lehia egunkarietan, zabalpen gehien lortu duen txioa idazteko norgehiagoka areagotzen da Twitteren…; militantzian ere badugu zerri erreparatu, ekimen originalena bururatzen zaion kidea izateko nahia, Euskal Herrian zabalpen gehien eskuratzen […]

GURE HARREMANEN ETA BIOLENTZIAREN ARTEKO LOTURAZ HAUSNARTZEN

“Elkarrekiko mesfidantza egoera honetan, egoerari aurre hartzea da norberak bere burua babesteko duen erarik arrazoizkoena; hau da, indarraren edo maltzurkeriaren bidez, ahalik eta pertsona gehien ahal bezain beste denboraz menperatzea, bera mehatxatzeko gaitasuna duten indarrekin amaitu arte.” – Hobbes, 1651 Aurreko sarrerei jarraiki, kapitalismoaren baitako egunerokotasuna eta harremantze eredua arrotzak zaizkigun heinean, biolentoa zaigun errealitate […]

KLASE ELKARTASUNA ALA MISERIA GORDINA

“Erradikala izatea arazoaren errora joatea da, orain, gizakiarentzat, erroa gizakia bera da.” – Karl Marx Azken aldian asko entzun eta irakurri dugu emakumeon ahalduntze pertsonalari buruz, gure gorputzen jabetza konszientea berreskuratzeari buruz, askatasunez erabakitzeari buruz, geure buruak lehentasun bihurtzeari buruz. Emakumeok jasaten ditugun zapalkuntzen aurrean boteretu eta bakoitzaren bizitzaren gaineko agintea hartzeko aski garela aldarrikatu izan da. […]

GURE ARTEKO NORGEHIAGOKA IRRAZIONALETIK, EKINTZA POLITIKO ARRAZIONALERA. EGUNEROKOAN BIZI DITUGUN HARREMANEN INGURUKO HAUSNARKETA (II)

“Bellum omnium contra omnes.” – Thomas Hobbes Aurreko sarreran, gure inguru sozialean topatzen ditugun harremanek sortzen diguten ezinegonari heldu nahi izan genion. Ez soilik gure burua mingarriak diren harremanetan murgilduta ikusi dugulako; baizik eta harreman horiek, azken instantzian, gure antolakuntza politikorako gaitasuna oztopa dezaketelako, burgesiaren diktaduraren aurrean gu are eta posizio ahulago batean kokatzen gaituztelarik. […]

ZU TA BIOK ADISKIDE? ZEREN TRUKE? EGUNEROKOAN BIZI DITUGUN HARREMANEN INGURUKO HAUSNARKETA (I)

“Filosofoek mundua hamaika eratan interpretatu besterik ez dute egin, baina eginbeharra, berau eraldatzea da.”   –  Karl Marx, 1845 Gure inguruko errealitate sozialak etengabe garamatza bakardadea sentitzera, zenbaitetan gure bizitzarekin gustora ez gaudela pentsatuz. Hutsune horri zuzenean aurre egin ordez, askotan, gure inguruarengandik ihes egiteko joera erakusten dugu, zenbait kasutan, bakarrik egoteko behar irrazional baten bitartez. […]

NOR GARA?

Kaixo burkide, Egia esan ez dakigu nor zaren, ez ditugu zure korapiloak ezagutzen, ez dakigu momentuko zure kezkak zeintzuk diren, ez blog honetan sartzera bultzatu zaituzten arrazoiak zeintzuk izan diren ere. Eta pentsatuko duzun bezala, pantailaz bestalde irakurtzen dabilena ez ezagutzeak, zaildu egiten digu komunikazioan asmatzea. Hala ere, sarrera honen bitartez, geure buruak zein asmoak […]