FAMILIARI BURUZKO ZENBAIT APUNTE / APUNTES SOBRE LA FAMILIA: Kolaborazioa

Familia, edo instituzio familiarra, ez da betierekoa. Emakumearen zapalkuntzaren antzera, fenomeno historikoa da, hasiera, garapena eta amaiera susmagarria dauzkan fenomenoa. Denboran eta espazioan aldakorra da, eta horrek argazki finko bati egokitzeko aukera ukatzen dio. Familia, produkzio eta erreprodukzio moduen osotasunaren baitan ematen diren aldaketetara lotuta dago, eta hortaz, esfera horrekiko elkarrekikotasun harremana dauka.

Familia bizitzen ari den aldaketak agerikoak dira jada. Hala ere, familia-eredu posible askoren existentzia aitortu arren, maiz, auzia nahastu baino egiten ez duten aldez aurretiko ideia eta zenbait inertzia arrastatzen dira. Horietako bat, esaterako, familiaren (edo ahaidetasunaren) ustezko autonomia baten ideia litzateke, hau, beste esferekiko – politika, ekonomia, zuzenbidea, erlijioa… – modu paraleloan ulertzearena, gizarte kapitalistan agertzen diren bezala. Familiaren autonomiaren ideia hau, gainera, formazio sozial prekapitalistetan proiektatzen da, zeinetan ezinezkoa zaigun esfera horiek modu banandu eta desberdindu batean aurkitzea. Hau da, familia historikoki aztertzea hark kapitalismoan duen nolakotasunaren begirada estutik ulertuz.

Auziari modu zuzen batean heltzerako orduan oraindik kaltegarriago suertatu daitekeen beste inertzia bat, garapen kapitalistaren fase oso konkretu batean familiak hartu duen forma zehatz batetik abiatuta nolabaiteko betikotasun irudi bat emanez, hau iraganean zein orainean proiektatzearena da, horrela, gizarte kapitalistan emakumearen rol soziala bere rol familiar-erreproduktibora mugatuz. Gaur egun oraindik onartuta dagoen uste baten kasua da adibidez, emakumea esparru pribatuan giltzapetua eta denbora osoz eta esklusiboki etxeko lanetan jarduten duen etxeko andre bezala ulertzearena hain zuzen (nahiz izan kritikatzeko). Emakumearen kontzepzio hau, gaur egungo errealitatearekin geroz eta kontraesan handiagoan dago. Jada gainditutako fase honek, fordismoarekin lotuta dagoenak, zentro inperialistan bi mundu gerren osteko hamarkadak baino ez zituen iraun eta, hala ere, nabaria da bere oinarri materiala substantzialki aldatu arren, honek utzi duen aztarna ideologikoa. Testu honen helburua ez den arren, agerian geratzen da familiaren gaur egungo errealitatea ezaugarritzearen beharra, gailentzeko dirdira duten tendentziak identifikatu eta desagertzeko itxura dutenak aztertuz.

Beste kasu batzuetan, zeharo zabaldutako mitoei egin behar zaie aurre, ustezko euskal matriarkatuarena, esaterako. Matriarkatuaren inexistentzia historikoa behin eta berriz frogatu izan den arren, iraganaren mitifikazio honek emakumeen euskarri ideologiko gisa jardun izan du, beren zapalkuntza gozotuz erreferente faltsu baten bidez. Gainera, euskal kasuaren ustezko espezifikotasun batean oinarritua izan da, ustezko “igualitarismoaren” mitoaren pare (hau klase terminoetan). Hala ere, eta mitotik haratago, hain zabaldua den errakuntza honek badauka oinarri materialik, zeinaren ikerketak familia kapitalista ulertzeko gai interesgarriei heltzea ahalbidetu diezaguken. Euskal formazio sozial prekapitalistak familia-eredu zehatz bat hartzen zuen ipar erdialdeko nekazal komunitateetan, hauen unitate produktibo nagusia baserria izanik. Unitate produktiboa (autokontsumora eta biziraupenera bideratutako ekonomia, honen soberakin urria errenta ordaintzera eta merkatura bideratuta egonik) eta familia espazio berean gauzatu eta, finean, gauza bera izateak familiako kide bakoitzari rol eta jardueren balorazio sozial erlatiboki orekatu baina ezberdinak esleitzen zizkien. Honekin ez da erregimen zaharra idealizatzea bilatzen, ez orokorrean ezta emakume baserritarraren zapalkuntzari dagokionean ere, hau errealitate bat baitzen. Kapitalismorako zubia eraiki zuten eraldaketa sozialek instituzio familiarra guztiz transformatu zuten, baita emakumearekiko zapalkuntzaren ezaugarritzea ere, ordura artekoa okertuz. Kapitalismoaren indar-hartze bortitzak ekoizleen eta produkzio bitartekoen arteko lehen funtsezko banaketa ekarri zuen proletarizazioari bide emanez, zeinak bigarren banaketa drastiko bat ekarriko zuen: etxe-eremuaren eta soldatapeko lanaren forman agertzen den produkzio jardueraren arteko bereizketa.

Gizarte burgesean horrenbestez, familia burgesaren funtzioa bere klase boterearen betikotzerako jabetzaren transmisioa bada, langile familia lan indarraren erreprodukziora mugatuko da, izan belaunaldien artekora zein egunerokotasunekora. Hau horrela, esan bezala, emakumea ez da beti eta esklusiboki etxeko lanetara zuzendu, eta etxeko lan hauek bere horretan ere ez dira garai guztietan existitu izan, ezta kapitalismoaren barnean ere. Baina honez gain, esan beharra dago, lan domestikoa ez dela lan indarra erreproduzitzen den esparru bakarra, are gehiago gaur egun, orain arteko familia ereduaren eraldaketa izugarri eta deskonposizio testuinguru honetan, zeina emakumeak soldatapeko lanean txertatzen ari diren olatu berriarekin estuki loturik agertzen den. Honi funtzio erreproduktibo zehatz batzuetan Estatuaren erretiro bat (ongizate deiturikoa) eta esparru berrien kolonizaziorako merkatuaren aurre hartzea gehitu behar zaizkio, alokairuzko sabelen bidezko erreprodukzio biologikoaren kasua esaterako, klase banaketan amildegi nabarmena jartzen duena.

Gaur gaurkoz, sozialistontzat, familiarenak auzi konplexua izaten jarraitzen du. Lan indarraren erreprodukzioaren funtzioari lotuta, bi aurpegi baititu bere baitan. Unitate kontraesankorra osatzen du beraz, alde batetik, obedientzian eta menpekotasunean sozializatzeko leku bat izanik, aldi berean, gerra sozial orokortu honetan bizirauteko babesleku liratekeen elkartasun harreman posibleetarako gotorleku bakanetakoa delako. Horregatik, ezin gara pack guztia sartuko litzatekeen optika kontserbadore batetik “familiaren defentsan” erori, ezta abstrakzioa egin eta “familiaren abolizioaren” aldarrikapen arduragabe batean jausi ere, kapitala denean langileon familia-loturak urratuz, inongo heldulekurik gabeko norbanako isolatuak atzetik uzten doana. Horrenbestez, orain arte familia ezagutu dugun modua ordezkatzea litzateke gakoa, honen baitan identifikatzen ditugun elementu berreskuragarrien bitartez, familia klase elkartasun orokortu baten erroak barnebiltzen dituen afektuen eta kidetasunaren batasun batean eraldatuz.




APUNTES SOBRE LA FAMILIA

La familia, la institución familiar, no es ni ha sido eterna. Al igual que la propia opresión de la mujer, es un fenómeno histórico, con un comienzo, un desarrollo y un presumible final. Su gran variabilidad en el tiempo y en el espacio la aleja de poder ajustarse a una foto fija. La familia está por tanto sujeta a las transformaciones en la totalidad del modo de producción y reproducción, que tienen por tanto correspondencia en dicha esfera.

Los propios cambios que va sufriendo ésta aquí y ahora quedan a la vista de todos. Sin embargo, aun reconociendo la existencia de diversas formas posibles de familia, a menudo se arrastran ciertas inercias e ideas preconcebidas de lo que es o ha sido que tienden a enredar la cuestión. Una de ellas sería la de una pretendida autonomía de la familia (o el parentesco) de manera paralela a otras esferas -política, economía, derecho, religión…- tal y como se presentan en la sociedad capitalista, la cual erróneamente se proyecta hacia formaciones sociales precapitalistas en las que nos es imposible encontrar dichas esferas de manera separada y diferenciada. Es decir, pensar la familia en la historia desde el estrecho marco de la familia en el capitalismo.

Más perjudicial resulta para atajar correctamente la cuestión cuando partiendo de una forma específica que ha adoptado la familia en una fase muy concreta del desarrollo capitalista, ésta se proyecta de nuevo hacia el pasado e incluso al presente dándole cierta imagen de eternidad, reduciendo el rol social de la mujer en la sociedad capitalista a su rol familiar-reproductivo. Es el caso de la asunción aún popular a día de hoy (aun para criticarla) de la mujer como ama de casa, recluida en el espacio privado y dedicada a tiempo completo y en exclusividad al llamado trabajo doméstico, lo cual entra en una contradicción cada vez mayor con la realidad actual. Esta fase ya superada, ligada al fordismo, apenas ocuparía las décadas posteriores a las guerras mundiales en el centro imperialista, pero queda de manifiesto el poso ideológico que ha dejado tras de sí aún habiéndose transformado sustancialmente su base material. Aunque no es el objeto de este texto, queda de manifiesto la necesidad de caracterizar la realidad actual de la familia, identificando qué tendencias tienen visos de convertirse en dominantes y cuáles de plegarse en retirada.

En otros casos, se trata directamente de combatir mitos muy extendidos como es el de un pretendido matriarcado vasco . Aunque ha sido reiteradamente demostrada la no existencia histórica del matriarcado, lo cierto es que esta mitificación del pasado ha operado realmente como manera de sujeción ideológica de las mujeres, amabilizando su situación de opresión mediante un referente falso, basado además en una supuesta especificidad del caso vasco, al igual que en otro extendido mito como el del igualitarismo, éste en términos de clase. Pero más allá del mito, esta confusión tan extendida sí que tiene una base material, cuyo estudio nos sirve para llegar a otras cuestiones interesantes para comprender la familia en el capitalismo. La formación social precapitalista vasca en las comunidades campesinas de la mitad norte del país, principalmente en torno al caserío como unidad productiva, conllevaba un modelo concreto de familia. El hecho de que la unidad productiva (tratándose de una economía de subsistencia para el autoconsumo, con un pequeño excedente dedicado al pago de la renta y la venta en el mercado) y la familia fueran la misma cosa en un mismo espacio, otorgaba a todos los miembros de la familia extensa un rol y una valoración social de las actividades que les eran asignadas relativamente equilibrada, aunque por supuesto no igual. Con esto no pretendemos idealizar el Antiguo Régimen ni en general ni en lo tocante a la opresión de la mujer baserritarra, que no dejaba de ser bien real. Se trata pues de comprender las transformaciones sociales que conllevaron el tránsito al capitalismo transformaron radicalmente a la institución familiar, así como la cualidad de la opresión de la mujer, incluso empeorándola. La irrupción violenta del capitalismo supone una primera separación fundamental de los productores respecto a los medios de producción, proletarización que implica una segunda separación drástica entre el ámbito doméstico y la actividad productiva, la cual se da bajo la forma asalariada.

En la sociedad burguesa por tanto, si la función de la familia burguesa es la de la transmisión de la propiedad como garantía de perpetuación del fundamento de su poder de clase, la familia obrera se verá circunscrita a la reproducción tanto generacional como cotidiana de la fuerza de trabajo. Ahora bien, si tal y como decíamos la mujer no se ha dedicado siempre ni en exclusiva al trabajo doméstico, y que éste ni siquiera ha existido como tal en todas las épocas ni siquiera dentro del capitalismo, también hay que remarcar que el trabajo doméstico no es ni mucho menos el único ámbito en el que se reproduce la fuerza de trabajo. Más aún en un contexto hondas transformaciones y de descomposición del modelo de familia que hemos conocido hasta ahora, muy relacionado con la nueva ola de integración masiva de mujeres en el trabajo asalariado. A lo que hay que sumar una retirada del Estado (llamado de bienestar ) en ciertas funciones reproductivas que cumplía y en una avanzadilla del mercado en la colonización de nuevos ámbitos, como es el caso de la reproducción biológica con los vientres de alquiler, ahondando en la brecha de clase.

A día de hoy, para las socialistas, la de la familia sigue siendo una cuestión compleja. Debido a su función reproductiva para con la fuerza de trabajo que comentábamos, alberga en sí misma dos caras. Forma pues una unidad contradictoria, siendo por un lado el lugar para socializarnos en la obediencia y la subordinación, y al mismo tiempo uno de los pocos reductos para una posibles relaciones solidarias en los que refugiarnos para subsistir en medio de la guerra social generalizada. Es por ello que no podemos caer ni en la “defensa de la familia” desde una óptica conservadora en la que entraría todo el pack , ni en la reivindicación irresponsable de la “abolición de la familia” en abstracto, cuando es el propio Capital el que va desgarrando los lazos familiares de los proletarios ,

dejando tras de sí individuos aislados sin ningún tipo de asidero. Se trataría pues de reemplazar a la familia tal y como la hemos conocido, transformándola también desde esos elementos rescatables ya existentes que identifiquemos en ella, en una unión de afectos y camaradería que integre las raíces de una solidaridad de clase generalizada.